2010/10/27

GARATU 2010/2011 Elgoibar

Azaroaren 2,3,4,8 eta 9an saio praktikoak emango ditugu Elgoibarreko institutoan. Bertara nola joan jakiteko mapan klikatu dezakezue. Dantzen guztien azalpen-txostena eta azken lana burutzeko txantiloia ere beheko linketan klikatuz jaitsi ahal izango duzue:

1) Elgoibarreko institutora iristeko mapa.
2) Dantzen txostena.
3) Azken lana burutzeko txantiloia.

2010/09/29

Lekaroz-eko formakuntza

Urriaren 4, 7, 18 eta 21, eta azaroaren 15 ean emango ditugun formakuntza saioetareko beharrezkoa eta interesgarria izango duzuen dokumentazioa beheko link-etan aurkitu dezakezue:

1) Dantzen txostena
2) Lana egiteko txantiloila

2010/09/27

Aldaketak dantzen txostenean


Aurretik blogean zintzilikatua izan duzuen txostenean aldaketa batzuk egingo ditugu. Dantzen inguruan azalpen batzuk aurkituko dituzue (hauen jatorria, dantzatzen den eguna, ...), zuzenketa batzuk, .... Beraz, pixkanaka txostena osatzen joango gara. Aldaketa hauek urriko 1. asterako prest izatea espero dugu.

Dantzen izendapenean ere, bideoen atalean, aldaketa batzuk egingo ditugu; hainbat dantzen jatorrizko izena zein den jakin dugu Patxi Monterori esker (munduko dantzetan aditua).

2010/05/14

GARATU 2010-2011

2010-2011 ikasturtean Euskal Dantzen inguruko bi ikastaro emango ditugu Elgoibarren. Iazko ikastaroan landutako eduki berdinak jorratuko ditugu, nahiz eta aldaketa txikiren bat egon daitekeen. Beraz, han izango gaituzue zuen esperoan.

Erromeriak: Kontradantzak eta musika taldeak

Kontradantzak XVIII eta XIX. mendean Europa osoan modan egon ziren dantzak dira. Euskal Herrian ere dantzatutako dantzak izan ziren. Kontradantza horien doinu batzuk biribilketa eta arin-arinetan gelditu zitzaizkigun txertatuta eta baita kadrile eta polka moduan ere (iparraldean batez ere).

Dantza oso errezak dira urratsen zailtasunari dagokionez, dibertigarriak eta askotan bikote aldaketa bultzatzen dutenak. Gure arlorako oso erabilgarriak diren edukiak dira, bai haurraren garapenean laguntzeko (koordinazioa, erritmoa, memoria, gorputz eskema, gorputz adierazpena, ...), ikastetxeko jaialdietan dantzatzeko, ikasleen arteko harreman egokiak bultzatzeko, ...

Horrela, gaur egun Euskal Herrian erromerietan gero eta gehiago ikus ditzakegun dantzak dira. Erromerietan “betiko” fandango, arin-arin, biribilketa, jauzi, bals eta abarrez gain, kontradantzek espazio garrantzitsua betetzen dute gaur egun. Talde dexente dira beraien errepertorioetan kontradantzak jorratzen dituztenak, eta batzuk gainera beraien dantzaria dute egin beharreko pauso eta koreografiak nahi duen orori erakusteko. Gaur egun dauden talde batzuk:

- Arrabots: http://www.dantzan.com/albisteak/dantzarako-musika-arrabots

- Lauetan erdizka: http://erdizkaeusk.blogspot.com/

- Aiko taldea: http://www.aikotaldea.com/

- Patxi Perez: http://www.patxietakonpania.com/

- Agnes Perez: http://agnesperez.trad.org

- ...


Beraz, dantzarako gogoa duenak badaki nora jo.

Aipatu beharra dago ere alor honetan lanean aritu diren Tapia eta Leturia taldea, Urbeltzen Dantza Ganbara (Bilboko Kafe Antzokian),... Ahazten ditugunak ere egongo dira, baina hitz hauetatik eskerrak guzti-guztioi.

2010/03/09

Txapeloa dantza

Ondorengo link-ean klikatuz Txapeloa (guk Courinta deitu genion) kontradantzaren inguruko informazioa eta hainbat bideo aurkituko duzue. Oso interesgarria mota honetako dantzak nondik datozen jakin nahi duenarentzat. Gaur egun Euskal Herriko erromerietan ikus daitekeen dantza duzue, Patxi Perez-ekin, Tapia eta Leturia taldearekin, ...

2010/02/08

Oriako Sorgin dantza


Bideoen ataleko 31. bideo-klipean Oriako sorgin dantza ikusi ahal izango duzue. Elai Alai dantza taldekoak dira ikusiko dituzuen dantzariak; hasieran Boastitzea izeneko dantza dantzatzen dute jarraian Oriako Sorgin dantzarekin lotuz (1:40 doanean Oriako Sorgin dantza hasten da). Guk ikastaroan dantza osoa grabatu ez genuenez, hor aurkituko dituzue koreografiaren nondik norakoak. Kontuan hartu guk dantza guztiak modu sinple eta errazagoan egiten ditugula, izan ere bideo honetatik guk irakatsitakora zenbait ezberdintasun nabarituko dituzue eta!

2010/02/07

Euskal Dantzak Gorputz Hezkuntzan ikastaroko bideo-klipak

Eskuinaldeko menuan, BIDEOAK atalean, ikastaroan landutako dantzen bideoak aurkituko dituzue. Bideo hauek, dantzaren izena + Garatu 2010 izenez identifikatu ahal izango dituzue. Interneten aurkitutako beste dantza batzuen bideoak ere badituzue, interesgarriak eta errezak izan daitezkeenak gure ikasleekin lantzeko. Ea erabilgarriak egiten zaizkizuen!

2010/01/26

Dantzen bideoak

Ahal bezain laster ikastaroan landutako dantzen bideo-klipak ikusgai eta eskuragarri izango dituzue. Asmoa otsailaren 1etik 7rako aste horretarako lehenengo bideoak eskegitzea da. Hala ere dantzan.com web orrialdean euskal dantzen bideo kopuru handia eta informazioa ugari topa dezakezue.

2010/01/21

CDa

Falta den Buhamea doinua eta Orbaizetako beste doinu bat (lasaiagoa) daukazue ondorengo bi artxibotan:

Buhamea
Orbaizeta

Azken lana


Ondorengo artxiboetan azken egunerako (lanen aurkezpen eguna, otsailak 22) burutu beharreko lanaren xehetasunak eta txantiloia topatuko dituzue. 3 dantza aukeratu eta gida jarraituz orria bete behar duzue. Kontuan hartu aurkezpen egunean 5 minutu izango dituzuela zuen lana eta esperientzia besteoi kontatzeko.

Azken lana egiteko azalpena
Azken lanerako txantiloia

2010/01/17

GARATU ikastarorako dantzen txostena

Ondorengo artxiboan GARATU 2009-2010 Euskal Dantzak Gorputz Hezkuntzan ikastarorako prestatutako dantzen txostena aurkituko duzue. Bertan emandako dantzen azalpenak topatuko dituzue hitzez zein irudiz. Ea baliagarria egiten zaizuen!

Euskal Dantzak Gorputz Hezkuntzan ikastaroa 2010