2010/10/27

GARATU 2010/2011 Elgoibar

Azaroaren 2,3,4,8 eta 9an saio praktikoak emango ditugu Elgoibarreko institutoan. Bertara nola joan jakiteko mapan klikatu dezakezue. Dantzen guztien azalpen-txostena eta azken lana burutzeko txantiloia ere beheko linketan klikatuz jaitsi ahal izango duzue:

1) Elgoibarreko institutora iristeko mapa.
2) Dantzen txostena.
3) Azken lana burutzeko txantiloia.

4 comentarios:

  1. Kaixo,

    Dantzen txostena ikusten saiatu naiz baina ezin dut zabaldu. Zein programarekin zabaltzen da "pdf.htm" artxiboa?

    Ondo izan,

    Oskar

    ResponderEliminar
  2. "Dantzen txostena" gainean klikatu eta leiho bat irekitzen da bi aukerekin. Artxiboa ireki edo artxiboa gorde. Gorde sakatu. Ondoren artxiboa gorde duzun lekura joan, ireki eta listo! Teorian etzenuke arazorik izan behar.

    ResponderEliminar
  3. Arratsalde on:
    Iralen, irakakaslegoaren formakuntza ikastaroan parte hartzen dugun 3 irakasle gara: Loli Martínez, Pedro Allende eta Kepa Soraluze. Ikastaro amaieran proiektu bat egin behar dugu, eta Kultura-astea aukeratu dugu guk. Bertan http://euskaldantzakgh.blogspot.com.es/ blogean Herri dantzak eskoletan, Euskal herriko eta munduko dantzak modu xinple eta errezean (GARATU 2012-13 ikasturtean egindako ikastaroa) dauden 6 dantza aukeratu ditugu. PDF-a dago bertan, Oier Mendiola eta Lourdes Odriozolak egindakoa, eta hortik hartu ditugu 6 dantza horiei buruzko testuak- egokituz - eta 4 dantzen irudiak. Bideoak esteken bidez jartzeko asmoa daukagu. Egindako lana, Iralek site batean jarri nahi du edozeinek ikusteko moduan.
    Zuen baimena behar dugu horretarako. Ea zer deritzozuen. Arazorik ez izateko zer egin behar dugun jakin gura dugu..
    Mesedez, ahalik eta arinen erantzuten ahalegindu, ikastaroa laster amaituko baita.
    Mila esker zuen arretagatik.
    Agur bero bat!



    Loli Martinez Fernández, Pedro Allende Ugarte eta Kepa Soraluze Ortuzar



    Dolaretxe ikastetxea

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar