2011/03/01

Inkesta

Inkesta bete nahi baduzu hemen klikatu. Inkestan jasotako datuak ikusteko hemen sakatu. Bertatik lortutako datuak ikastaroa hobetzen lagunduko digutelakoan gaude. Eskerrik asko zuen partehartzeagatik.

2011/01/13

Euskal Dantzen inguruko jolasa. Hitzapasa.

Euskaljakintza web orrialdean aurki dezakezuen jokoa da ondorengoa. Maite Goñiren ideia eta hornitze lanei, eta galderak prestatu dituen Oier Araolazari esker Euskal Dantzen inguruko Hitzapasa jolasean ibiltzeko aukera daukagu.

2010/10/27

GARATU 2010/2011 Elgoibar

Azaroaren 2,3,4,8 eta 9an saio praktikoak emango ditugu Elgoibarreko institutoan. Bertara nola joan jakiteko mapan klikatu dezakezue. Dantzen guztien azalpen-txostena eta azken lana burutzeko txantiloia ere beheko linketan klikatuz jaitsi ahal izango duzue:

1) Elgoibarreko institutora iristeko mapa.
2) Dantzen txostena.
3) Azken lana burutzeko txantiloia.

2010/09/29

Lekaroz-eko formakuntza

Urriaren 4, 7, 18 eta 21, eta azaroaren 15 ean emango ditugun formakuntza saioetareko beharrezkoa eta interesgarria izango duzuen dokumentazioa beheko link-etan aurkitu dezakezue:

1) Dantzen txostena
2) Lana egiteko txantiloila

2010/09/27

Aldaketak dantzen txostenean


Aurretik blogean zintzilikatua izan duzuen txostenean aldaketa batzuk egingo ditugu. Dantzen inguruan azalpen batzuk aurkituko dituzue (hauen jatorria, dantzatzen den eguna, ...), zuzenketa batzuk, .... Beraz, pixkanaka txostena osatzen joango gara. Aldaketa hauek urriko 1. asterako prest izatea espero dugu.

Dantzen izendapenean ere, bideoen atalean, aldaketa batzuk egingo ditugu; hainbat dantzen jatorrizko izena zein den jakin dugu Patxi Monterori esker (munduko dantzetan aditua).

2010/05/14

GARATU 2010-2011

2010-2011 ikasturtean Euskal Dantzen inguruko bi ikastaro emango ditugu Elgoibarren. Iazko ikastaroan landutako eduki berdinak jorratuko ditugu, nahiz eta aldaketa txikiren bat egon daitekeen. Beraz, han izango gaituzue zuen esperoan.

Erromeriak: Kontradantzak eta musika taldeak

Kontradantzak XVIII eta XIX. mendean Europa osoan modan egon ziren dantzak dira. Euskal Herrian ere dantzatutako dantzak izan ziren. Kontradantza horien doinu batzuk biribilketa eta arin-arinetan gelditu zitzaizkigun txertatuta eta baita kadrile eta polka moduan ere (iparraldean batez ere).

Dantza oso errezak dira urratsen zailtasunari dagokionez, dibertigarriak eta askotan bikote aldaketa bultzatzen dutenak. Gure arlorako oso erabilgarriak diren edukiak dira, bai haurraren garapenean laguntzeko (koordinazioa, erritmoa, memoria, gorputz eskema, gorputz adierazpena, ...), ikastetxeko jaialdietan dantzatzeko, ikasleen arteko harreman egokiak bultzatzeko, ...

Horrela, gaur egun Euskal Herrian erromerietan gero eta gehiago ikus ditzakegun dantzak dira. Erromerietan “betiko” fandango, arin-arin, biribilketa, jauzi, bals eta abarrez gain, kontradantzek espazio garrantzitsua betetzen dute gaur egun. Talde dexente dira beraien errepertorioetan kontradantzak jorratzen dituztenak, eta batzuk gainera beraien dantzaria dute egin beharreko pauso eta koreografiak nahi duen orori erakusteko. Gaur egun dauden talde batzuk:

- Arrabots: http://www.dantzan.com/albisteak/dantzarako-musika-arrabots

- Lauetan erdizka: http://erdizkaeusk.blogspot.com/

- Aiko taldea: http://www.aikotaldea.com/

- Patxi Perez: http://www.patxietakonpania.com/

- Agnes Perez: http://agnesperez.trad.org

- ...


Beraz, dantzarako gogoa duenak badaki nora jo.

Aipatu beharra dago ere alor honetan lanean aritu diren Tapia eta Leturia taldea, Urbeltzen Dantza Ganbara (Bilboko Kafe Antzokian),... Ahazten ditugunak ere egongo dira, baina hitz hauetatik eskerrak guzti-guztioi.